Ernio Sukaldeak, gure historia

1987an ireki genituen ateak. Tailerra eta Erakusketa txiki bat zeuden bertan. Denborarekin biak joan dira handitzen. Bezeroei zuzeneko salmenta egiteaz gain, beste denda batzuei ere fabrikatzen genizkion altzariak. Neurrira eta estandarrik gabe egindako altzaria izan da puntu garrantsitsuena

Modako eta kalitatezko materialak erabili izan dira beti. Sortzen joan diren produktu berriak aztertuz, aldatzen joan gara merkatuan ia 40 urte bete arte.

Forma eta tamainuak pixkat aldatuz, aukera zabala sortu genuen. Erabat pertsonalizatuak izaten ziren, bezeroak esanda bezala sortuz.
Gaur egun, beste fabrikatzaile batzuen banatzaile ere bagara. Adibidez Codis, Porcelanosa, Sola.
Horrela, kalitate, diseinu eta bermedun bainugelako altzaria dugu.

Helburua: gure katalogoan sartzeko nazioarteko nobedadeak bilatzea


Enpresak bilakaera izan du denborarekin, eta gure erakusketa handienetako bat izan da, 20 sukalde baititu ikusgai.
Ernion, markarik onenen alde egiten dugu beti, gure bezeroei merezi duten kalitatea eskaintzeko, eta beti garai berrietara egokitzeko, bermea eta zerbitzua mantenduz.