GURE HISTORIA
Ernio-k 1987 ireki zituen bere ateak, lehen egunetik altzari fabrikatzaileak izatea erabaki genuen.
Ernio izenpean sukaldeak saltzeaz gain beste gipuzkoako dendentzako ere fabrikatzen genuen. Gure oinarria neurri bereziko altzariak ziren, neurri estandarretatik irten eta sukaldeak eskatzen zuen araberako altzaria egitea zen helburua. Hau oso gustoko izan dute beti bezeroek.
Denbora pasa ahala, enpresa aldatzen joan da. Gure erakusketa inguruko handienetakoa izatera iritsi arte. 28 sukalde ditugu bertan ikusgai.
Beti azken orduko materialak eta osagarriak erabiliz, inoiz modetatik kanpo gelditu gabe. Hau hórrela izanik, lortu dugu gure bezeroei merezi duten kalitate, berme eta zerbitzua ematea.
FABRIKATZAILE
1987an ireki zituen lehen aldiz bere ateak Ernio Sukaldeak izenarekin. Horren ondorioz, esan dezakegu años urte baino gehiago daramatzagula sukaldeen altarigintzan. Hasieratik jakin genuen gure oinarria, neurria egindako altzariak izango zirela. Horrela bezeroaren behar guztiak asetzen genituen.
Sukaldearen neurri guztia aprobetxatzea da helburua. Guk bezero bakoitzari bere proiektu pertsonala sortzea dugu ardatz. Lehen elkar ezagutzen dugu eta gustuak zein nahiak mahai gainean jarri. Horren arabera zirriborro bat egiten dugu, hau bezeroari azaldu ondoren eta adostasun batetara iritsi eta gero, fabrikazio fasera pasatzen dugu produktua. Beti azken orduko material eta osagarriekin hornituta egon gara. Hau da ERNIO markak gero ematen duen kalitate, berme eta saldu ondorengo atentzioa mantentzeko dugun bide bakarra.