Sukalde diseinu proiektua, Azkoitian
Sukaldeak L formako banaketa du, erdian isal bat duelarik, sukalde-estalki eta lanerako espazio gehigarri gisa erabiltzen dena. Sukaldeak LED argiztapen linealeko zerrendak ditu altzari altuen azpian eta zurezko apal irekietan. Argiztapen horrek, akaberak nabarmentzeaz gain, argi funtzionala ere ematen du isla gainera.
Proiektu honetan, beltz mateko akaberak erabiltzen ditugu entxufeetarako eta beste xehetasun batzuetarako, billatzen genuen kontrastea lortuz altzarien eta gainen tonu argiekin. Sukalde osoan, altzairu herdoilgaitzezko eta kalitate handiko etxetresna elektrikoak ditugu.
Sukaldea egongelarekin bereizteko, profil beltzeko beirazko giro-bereizgailu bat erabili da, «giroak bereizteko manpara» edo «altzairuzko eta beirazko itxitura» izenez ere ezaguna. Beira erabiltzean, zabaltasun-sentsazio handiagoa lortzen da eta argitasuna hobetzen da espazioen artean argi naturalari pasatzen uzten zaiolako, era berean zaratetatik eta usainetatik isolatzen da egongela.



